XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1976. ARRASATE ONENENGANA ALBORATU ZEN

Segurari finalean irabazteaz gain, Azkoitiari irabazi zion finalerdietan

Izen berriak.

Pilotari-gizaldi berriak.

Arrasatek semifinaletan Azkoitia txapelduna zokoratu zuen eta ezezagun zitzaion finalean sartu zen.

Ez zen berrikuntza arazo gertatu bere jokalariek titulua eskura zezaten, aurrean zuen Segurako delegazioak Herriarteko hirugarren garaipena lortzeko aukera galduz.

Herriarteko Torneoaren hilabete eder horiek Enrique Abrilen heriotzearen ondorengo tristurak lausotu zituen.

Puntako palista eta share, errebote eta joko-garbi modalitate baztertuen zale izaki, ez zuen pilotaren aldeko lanetan jarraitzerik izan.

Atzean geratu ziren palazko Estatu-mailako bere lau tituluak, 43 eta 44ean Andonegirekin batera, eta 47 eta 50ean Artolarekin lorturikoak.

Urtetako lan eta arduren gorazarre, Enrique Abril Errebote-Saria jarri zen martxan, aurrerantzean espezialitate erakargarri horren praktikarientzat erreferentzi-puntu izaki.

Besteak beste, Juan Ramón Tapia, Tapia II.a, Fernando Tapia material-hautatzailearen anaiak agur egiten zion eskuzko pilota profesionalari enpresen omenaldi batean.

Bolada hartan Joxean Tolosa prometariak Lajos irabazia zuen binakakoan.

Hain zuzen ere Lajos Primerako Eskuz Banakako Txapelketan txapeldun izendatuko zuten, bere aurkako Juan Iñazio Retegiren lesioa zela eta.

Erremonteari dagokionean, irailaren azkenaldera ekin zieten Huarteko Euskal Jai Berriko obrei, Euskal Jai historikoaren lekua beteko zuen frontoia berau, Iruinearen bihotz-bihotzean kokatua egoki.

Herriarteko Torneoari dagozkiola berriz, lehiaketa hasi aurretik, Lehiaketa Batzordea arautegia finkatzera bildu zen eta sortu zatekeen zalantza bat edo beste erabakitzera.

Arautegia lehengoan geratu zen ia erabat, partaideen nortasunari buruzko artikuluaz eztabaida sortu bazen ere.

Zumaiako ordezkari Zubimendi jaunak kontra egin zion bere herrian hautatua izan ez zen pelotaria beste baten izenean jokatzen uzten zion artikuluari.

Artikulu horren tenorez bigarren herri horretan joka zezakeen, harik eta bertan estudiatzen edo lan egiten bazuen, eta hartara gerta liteke pelotari batek bere herri propioaren kontra jokatu beharra eta ez deritzat egoki.

Aurkeztu eritziagatik ere, artikulua zenean mantendu zen, Zubimendi mintzo zen jokalari berezi horiei bide eginez.